Oscar Hijuelos | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Oscar Jerome Hijuelos |
Jaiotza | Manhattan, 1951ko abuztuaren 24a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | New York, 2013ko urriaren 12a (62 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Hezkuntza | |
Heziketa | City College of New York (en) Lehman College (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | eleberrigilea eta idazlea |
Enplegatzailea(k) | Duke Unibertsitatea Hofstra Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
Oscar Jerome Hijuelos (New York, 1951ko abuztuaren 24a - ibidem, 2013ko urriaren 12a) estatubatuar idazlea izan zen.
Unibertsitate-ikasketak amaituta, buru-belarri hasi zen literaturan lanean. 1978an, Pushcart argitaletxeak idazle apartatzat ezagutu zuen, Colón descubre América narrazio laburrarengatik. Aipamen horren ondoren jaso zituen diru-laguntzei esker, idaztetik bizi ahal izan zuen 1980tik aurrera. 1983an, lehen eleberri luzea argitaratu zuen, Our House in the Last World. Eleberri hark 40ko hamarraldian Estatu Batuetara bizitzera joandako familia kubatar baten istorioa kontatzen du. Ahoa bete hortz utzi zituen kritikariak eta irakurleak, eta literaturako Rome sari ospetsua irabazi zuen. 1989an, bigarren eleberria aurkeztu zuen: The Mambo Kings Play Songs of Love. Aurrekoaren ildotik, Habanatik New Yorkera joan eta musikaz hiriko taberna latinoak alaitzen dituzten bi anaiaren gorabeherak kontatzen ditu. Bigarren eleberri horrek are harrera hobea izan zuen oraindik, eta Liburuaren Sari Nazionala eta Kritikarien Sari Nazionala irabazi zituen 1989an, eta Literaturako Pulitzer saria, 1990ean —sari hori lortu zuen lehen idazle hispanoa izan zen—. Hofstra Unibertsitateko irakasle izan zen, eta Duke Unibertsitateko Ingeleseko Departamentuan aritu zen.